Fundación Universidad.es-en eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren (CRUE) laguntzarekin eginiko topaketa honetan izan dira UPV/EHUren Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetza eta Euskampus.

“I. Topaketa” honen helburua bi unibertsitate sistemen hurbilketa bat hastea izan da, errektoreen ordezkari batek 2012ko bigarren erdian bisita bat egin aurretik.

Topaketa hau Euskampuseko arduradunak eta UPV/EHUren nazioarteko Harremanetarako errektoreordeak hainbat unibertsitaterekin (Tel Aviveko Unibertsitatea, Haifako Technion Unibertsitatea eta Weizmann Institutua, besteak beste) harremanetan jartzeko eta erakunde arteko harremanak hasteko baliatu dute. Nazioarteko Bikaintasun Campusak, Euskampusek, UPV/EHUren nazioarteko sustapen esparruan duen eginkizunaren garrantzia ere nabarmendu da.

Ondoren, bigarren fase bati ekin zaio, hitzarmen eta baterako lankidetza berriak egiteko aukera aztertze aldera.

Israelgo goi-mailako hezkuntza eskaintza honako gai hauetan ardaztua dago nagusiki: nanozientziak, konputazioa, bioinformatika, osasunari eta zahartzeari aplikatutako IKTak, energia berriztagarriak, nekazaritzarako teknikak, etab. Horietako batzuk bat datoz Euskampusen espezializazio arloekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude