Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitateak ituna sinatuko dute azaroaren 19an, Akitania-Euskadi euroeskualdean Nazioarteko Bikaintasun Campusa sortzeko helburuarekin.

Nazioarteko Bikaintasun Campusaren Euskampus eta IdEX proiektuen buru dira bi erakunde akademikoak, eta euren helburua da, hain zuzen, ikerketaren eta goi mailako hezkuntzaren alorrean Europako eskualdeko politikaren egiturazko elementu gisa, mugaz haraindiko campusa sustatzea.

Ituna, hain zuzen, bi unibertsitateek azaroaren 19 eta 20rako Bordelen antolatutako Sinposium baten baitakoa da. Bertan, ikertzaileak, irakasleak, doktoregoko ikasleak eta kudeatzaileak bilduko dira, elkarlanean gauzatu beharreko proiektuen garapena eta lankidetza sakon aztertzeko.

Akitaniako Bordele hiriko Garaipenaren Campusean sinatuko dute ituna, datorren asteazkenean. Bertan izango dira, hain justu, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Bordeleko Unibertsitateko errektore Manuel Tuñón de Lara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.