Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak izendatutako nazioarteko batzorde batek kalifikaziorik gorena eman dio, bigarren urtez jarraian, UPV/EHUk, DIPCek eta Tecnaliak osatutako elkarteak EUSKAMPUS nazioarteko bikaintasun campus proiektua garatzeko egindako aurrerapen lanari.

Gauzak horrela, EUSKAMPUS proiektuak programaren azken txanpari helduko dio, 2011n abian jarritako ekimenak burutzeko helburuarekin. Jatorrian Nazioarteko Bikaintasun Campus gisa aintzatetsitako proiektuen erdiak baino gutxixeagok lortu dute “A” kalifikazioa proiektu horiek arian-arian gainditu behar izan dituzten ebaluazioetan.

EUSKAMPUS proiektua garatzen ari dira UPV/EHU, DIPC eta Tecnalia lankidetza eta baterako esperientzia gisa, betiere jakintzaren aurrerapen eta zabalkundeak gizarte ongizateko maila handiagoak eman ditzan. Espezializazio adimenduneko programa garrantzitsua da, gizarte erronken eta erronka globalen konponbideari zuzendua, Europa 2020 Estrategiarekin bat datorrena; izan ere, estrategia horrek lankidetza, nazioarteko proiekzioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte eta ekonomi sarearekiko konexioa lantzen dituzten entitateen bikaintasun maila handitzen du.

Nazioarteko Batzordearen aldeko txostena

Nazioarteko Batzorde Independenteak, 2013ko abenduaren amaieran emandako ebaluazio txostenean, honakoa nabarmendu du:

EUSKAMPUS garrantzi handiko proiektua da, UPV/EHUren errendimendua hobetzeko asmoa duena jarduera maila guztietan. Eremu bakoitzeko ekimenetariko zenbaitek bakarrik laguntzen dute unibertsitatean aldaketa iraunkorrak bideratzen; horrenbestez, egitasmo mota hau eredu bat izan liteke estatuko beste unibertsitate batzuentzat”.

 “EUSKAMPUS proiektuak potentzial handia dauka Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomi eta gizarte garapenari modu esanguratsuan laguntzeko. Jakintzaguneak (ikusi beherago zer diren Jakintzaguneak) garatzeko aurrerapena, erakundeen eta diziplinen arteko lankidetzan arreta berezia jartzen duena, proiektuaren indargune garrantzitsua da, UPV/EHU berrikuntzaren erregio sisteman kokatzeko”.

 “EUSKAMPUS proiektuak jarduera-proiektuen eta ideien eta pertsonen mobilizazioa modu orekatuan uztartzen ditu Parke Zientifikori laguntzen dioten azpiegitura proiektuekin”.

Garapenaren adierazle nagusiak

Proiektuaren garapenean, EUSKAMPUSen 2013ra arteko garapenaren adierazle eta emaitza hauek nabarmendu behar dira:

Hobekuntza zientifikoaren arloan:

Proiektuaren espezializazio arloetan 11 Jakintzagunez osatutako komunitatea sortzea. Jakintzaguneak lankidetzarako espazio irekiak dira, gizarte erronkei eta erronka globalei heltzeko eta agregazioaren gaitasun zientifiko eta teknologikoak aktibatzeko, betiere prestakuntza, ikerkuntza eta gardentasunaren eremuan lankidetzazko jarduerak diseinatuz eta aurrera eramanez.

Agregazio osoaren ekoizpen zientifikoa eta lankidetzan egindakoa % 27 handitu dira. Batez beste, ekoizpen zientifikoaren % 61 lehen kuartileko aldizkarietan (% 25eko top-a) argitaraturik dago; era berean, proiektua abiarazi zenez geroztik, argitalpen zientifikoak % 50 baino gehiago hazi dira kategoria horretako aldizkarietan. Argitara emandako dokumentuen % 80 inguru beste instituzio batzuekin elkarlanean ekoizten da; gauzak horrela, % 50 baino gehiago nazioarteko beste instituzio batzuekin egiten da lankidetzan.

Azpiegitura zientifiko-teknologikoen hobekuntza, UPV/EHUko Parke Zientifikoan.

Jakintzaren balorizazio eta transferentziaren arloan:

Proiektua hasi denez geroztik, eskatutako nazioarteko patenteen kopurua handitu da; hala, 2009an 44 eskatu ziren eta 2013an 92.

Agregazio bitartez sortutako enpresa berrien kopurua % 40 hazi da epe horren barruan.

Transferentzia jarduerek sortutako urteko sarrerak % 56 handitu dira, 52,3tik 81,6 milioi eurora igaroz.

Doktoregoei buruzko ZabaldUz programa abiarazi da, enpresekin eta gizarte erakundeekin elkarlanean; gauzak horrela, lehendabiziko deialdian 35 kontratu izenpetu dira jadanik.

Nazioarteratze arloan:

Bordeleko Unibertsitate Komunitatearekin batera, Mugaz Gaindiko Campus Euroerregionala jarri da martxan. EUSKAMPUSen eta Initiative d’Excellence Université de Bordeaux-en (IdEX nazioarteko bikaintasun campusaren antzeko programa bat da) arteko EHUBAQ campusa proiektua garatzeko lanabes garrantzitsua da.

Proiektu europar aktiboen kopurua handitu da, 63tik 205era pasatuz eta koordinatutako proiektuen urteko batez bestekoa % 150 baino gehiago haziz.

Nazioarteko eragina daukan giza berrikuntzan ikertzeko eta esku hartzeko Sinnergiak Social Innovation ekimena abiarazi da; era berean, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies ekimena ere martxan jarri da, New Yorkeko Columbiako Unibertsitate eta Washington-eko George Mason Unibertsitatearekiko baterako programa baten bitartez.

EUSKAMPUS elkarteak Ikerbasquek erakarritako ikertzaileen % 70 hartzen du bere barnean. Ikerbasqueko irakasle bisitarien % 90 Euskampus agregraziora joan dira. Egonaldi luzeko ikertzaile atzerritarrak % 150 hazi dira.

Komunikazio eta zabalkundearen arloan:

Zientziari zabalkundea emateko jarduera trinkoa; horrek Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko nahiz nazioarteko erreferentzia bihurtu du eremu horretan. Besteak beste Passion for Knowledge – Quantum13 ekimena nabarmendu behar da; bertan 5.000 pertsonak parte hartu dute gutxi gorabehera; halaber, Mapping Ignorance nazioarteko zabalkundeko bloga ere abiarazi da.

Gobernanzaren arloan:

EUSKAMPUS Fundazioa osatu da, proiektuaren izaera publiko-pribatuaren aldeko apustua sendotzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen, ekonomi eta berrikuntza sareko agenteak sartuz. Hiru kide fundatzaileei erakunde berriak gehitu zaizkie: Ormazabal-Velatia taldea, CAF eta Kutxabank, bai eta Ikerbasque ere. Bordeleko Unibertsitatea ordezkaturik dago patronatuan.

Erronka nagusiak etorkizunari begira

Erronka nagusiak, datozen bi urteei begira, hurrengoak dira:

EUSKAMPUS Nazioarteko Bikaintasun Campusa indartzea erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari begira jarraitu beharreko eredu gisa, betiere bikaintasuna eta internazionalizazioa sustatzeko asmoz.

EUSKAMPUS izeneko 11 Jakintzaguneak agregazio erakundeetara zabaltzea eta partaidetza enpresetara hedatzea, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarera eta gizartera ere, gardentasunari eta jakintzaren baliozkotasunari buruzko jarduerak bultzatuz.

EUSKAMPUS ikerkuntza kooperatiboaren eredua garatzea bermatuko duten programak eta lanabesak diseinatzea eta definitzea.

Bordeleko Unibertsitatearekiko mugaz gaindiko campus euroerregionala modu globalean zabaltzea. 2014ko urtarrilean, Bordeleko Unibertsitate berria abiarazi da, lankidetzarako aukera berriak zabalduz eta abian dauden prozesuak erraztuz.

EUSKAMPUS agregazioaren integrazioa sustatzea Europako egitasmo, partzuergo eta ekimen kooperatiboetan Horizon 2020ren markoan, bai eta Europar Batzordearen zuzendaritza nagusiari lotutako programetan ere.

Unibertsitate-Gizarte Gelak indartzea, graduko eta gradu-ondoko ikasleen integrazioa bultzatzeko UPV/EHU, Tecnalia eta DIPCeko baterako ekimenetan, bai eta Euskampus proiekturako interesa duten bestelako erakundeenetan ere.

Kultura zientifikoarekin, sormenarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten komunikazio ekimen eta bideak antolatzea, babestea eta sustatzea, kultura eta aisialdi esparruko tokian tokiko eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan.

Euskampusen finantzazioa

Euskampus proiektuak 16,9 euroko finantzazioa dauka abiapuntu gisa; horrela bada, kopuru hori Hezkuntza Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak emandako zenbait finantzaziotatik ateratzen da. 16,9 milioi horietatik, 12,5 Parke Zientifikoko azpiegitura eta hornikuntzara bideratu dira, eta gainontzekoa proiektuan aurreikusitako gai hauei lotutako hainbat programaren garapenera: ikerkuntza kooperatiboa, ekintzailetzaren sustapena, ikas-ekinezko hezkuntza, zientziaren zabalkundea, sormenezko proiektuak, e.a. Gainera, Eusko Jaurlaritzatik 5 milioi euro jaso dira, 2012ko Berrikuntza Funtsaren bidez. Finantziazio horri esker, enpresa eta gizarte erakundeei zuzendutako doktorego aurreko kontratuen lehen deialdia (Zabalduz programa) egin ahal izan da.

EUSKAMPUS, Nazioarteko Bikaintasun Campusa

EUSKAMPUS Nazioarteko Bikaintasun Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu estrategiko bat da, Tecnalia korporazio teknologikoak eta International Physics Center-ek (DIPC) bultzatua. Haren helburu nagusia da prestakuntza eskaintzan, ikerkuntzan eta jakintzaren transferentzian bikaintasuna eta nazioarteko proiekzioa lortzea hiru espezializazio eremu handitan: Ekosistema Iraunkorrak eta Ingurumen Teknologiak; Prozesu Berritzaileak eta Material Berriak, eta Zahartze Osasungarria eta Bizi Kalitatea; bai eta horiei gehitutako laugarren bat ere: Artea, Kultura eta Gizartea. EUSKAMPUSek, gainera, gizarte erantzukizuneko eta unibertsitate proiekzioko helburu zabalak hartzen ditu bere gain lurralde osoari begira; gauzak horrela, herri administrazioak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko entitate nagusiak egitasmoari atxiki zaizkio.

EUSKAMPUSek nazioarteko dimentsioko eremu akademikoa sendotu nahi du; eremu akademiko hori erreferentea izango da Ardatz Atlantikoan eta kalitatezko goi hezkuntza publiko eta berritzaileko eredu baten kanpo proiekzioa izango du, betiere ikerkuntzaren eta jakintzaren transferentziaren gaitasunak bultzatzen dituzten erakundeen eta eragileen egitura zabal bati lotuta, gizarte, kultur eta ingurumen erronkei erantzuna emateko, Europa 2020 Estrategiarekin bat etorriz. Horrela bada, Euskal Autonomia Erkidegoaren nazioarteko sustapenari laguntzen zaio zientzia, teknologia, berrikuntza, sormen eta talentu erakargune gisa, proiektua zuzentzen duen leloa errealitate bihurtuz:   “Unibertsitate bat, herrialde bat, campus bat”.

Espezializazio burutsua Jakintzaguneen komunitate baten bitartez.

Testuinguru honetan, Jakintzaguneak sortu dira EUSKAMPUS proiektuaren espezializazio adimendua gauzatzeko formula gisa. Guneak zabalik daude eta bertan askotariko erakundeek eta diziplinek parte har dezakete, gizarte erronkei eta erronka globalei heltzeko eta agregazioaren gaitasun zientifiko eta teknologikoak aktibatzeko, betiere prestakuntza, ikerkuntza eta transferentziaren eremuan lankidetzazko jarduerak diseinatuz eta aurrera eramanez.

Jakintzaguneak zabaltzeko, gaur egungo ikerkuntza egiturak eratu behar dira eta lankidetza eta berrikuntza arloko espirituari bultzada eman. Adimena diziplina anitzeko gaitasunak lotzeko trebetasunean datza, erronkak ebaztera zuzenduz.

Honako hauxek dira garapen fasean dauden Euskampuseko 11 Jakintzaguneak:

JakintzaguneakEuskampus Espezializazio eremuak Euskampus NBC
Ozeanoen osasuna eta balorazio iraunkorra Ekosistema iraunkorraketa ingurumen teknologiak
Nekazaritza eta baso zaintzako ekosistemak: berrikuntza eta kudeaketa iraunkorra
Lurraldea, paisaia eta ondarea
Elikadura eta bizi ohitura osasungarriak (corpore sano) Zahartze osasungarriaeta bizi kalitatea
Neurozientziak (mens sana)
Simulazioa, modelizazioa, konputazioa eta optimizazioa Prozesu berritzaileak

eta material berriak

 

Hizkuntzaren eta hizkeraren teknologiak komunikazio global bati begira
Manufacturing-a (fabrikazio adimendun, iraunkor eta malgua).
Materialak
Sormen prozesuetako laborategia: AusArt Artea, kultura eta gizartea
Gizarte eraldaketa

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.