UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean akitaniar hiriburuan hil honetako 19 eta 20an egin den symposiumari esker, asmotik ekintzarako pausoa emateko balio izan du bi erakunde akademikoon arteko lankidetzaren arloan. Hala uste du Charo Sánchez, UPV/EHUko europar proiektuetarako zuzendariak. Elkarretaratzea ixteko ekitaldian adierazi duenez, Bordelerekin “nolabaiteko lankidetzarik” bazen, baina egun bi hauei esker zertxobait sendotu da elkarrekin egindako lan amankomuna.

“Harremanik izateko interesa zutenek egiazko lankidetzari ekiteko aukera izango dute azkenean, orain benetako lankidetzari emango zaio hasiera gai eta proiektu zehatzetan” nabarmendu zuen. Bere iritziz, symposiuma abiapuntua da ekintzari ekiteko EAE eta Bordeleren arteko proposamen amankomunetan eta aukera eskaini du egun lankidetzarako diren egiturak ezagutzeko, IdEX, Euskampus, Bordeleko nazioarteko harremanetarako bulegoa eta UPV/EHUko nazioarteko proiektuen bulegoa, kasu. “Elkar ezagutzen dugu jada, nor zein den, non gauden eta nola jardun gaitezkeen lankidetzan”, azpimarratu zuen. Horregatik, zalantzarik ez du symposiumak geroa izango duela baieztatzeko.

Berdin iritzi zion Jordi Curell Europar Batzordeko Goi Hezkuntza, Nazioarteko Gaien zuzendaria eta Eramus+en zuzendaria ekitaldia ixterakoan eta azpimarratu zuen EAE eta Bordeleren arteko lankidetza gero eta integratua funtsezkoa dela etorkizunerako. Esan zuenez, gero eta joera handiagoa dago unibertsitateen fusiora eta nazioarteko lankidetza funtsezkoa da ikerkuntzaren kalitatea eta ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak ere nabarmendu zuen unibertsitate bien artean zabaldu berri den etapa berriaren garrantzia, izan ere, aurrerapauso esanguratsua baita Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren eta Akitaniaren arteko eurocampus bat eraikitzearren; eta aurrerantzean norabide egokian segituko dutela lanean. Arlo honetan, gogoratu zuen mugaz gaindiko campusaren antzeko proiekturik eta, itun honen bidez, erreferentzia bat da Europar Batasunean. “Erreferentzia gisa begiratuko gaituzte etorkizunean” nabari zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *