Euskampus Fundazioak Ozeanoen Osasuneko eta Balorizazio Jasangarriko ezagutza poloa aurkeztu du SINAVAL EUROFISHING 2013 Ontzigintzaren eta Itsaso, Portu eta Arrantza Industriaren Nazioarteko Azokan; ekimena apirilaren 16tik 18ra bitartean egin zen Bilbao Exhibition Centren.

Ezagutza poloaren oinarrian Azti-Tecnalia, Tecnalia Research & Innovation eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza estrategikoa dago, eta ekimenaren xedea diziplina arteko lankidetza espazio bat eskaintzea da, zientzia, teknologia eta berrikuntza baliatuz prestakuntza, ikerkuntza eta gizartera transferitzeko esku hartzeei aurre egiteko.

Euskampusek kudeatutako Ozeanoen Osasuneko eta Balorizazio Jasangarriko poloa marko estrategiko batean sortu da, hain zuzen ere ozeanoen osasuna, itsas baliabideak modu iraunkorrean eta lehiakorrean ustiatzea, eta itsas energia berriztagarrietan eta estrategia naturaletan oinarritutako teknologiak garatzea azpimarratzen duen marko batean.

Edizio honetan, SINAVAL EUROFISHING azokak nazioarteko erreferente gisa finkatu nahi izan du arrantzaren, portuen, ontzigintzaren eta itsas energien sektoreetako mundu mailako agente nagusien arteko topaketa profesionalei dagokienez.

Azokan erakusketa espazio bat, jardunaldiak, biltzarrak eta hitzaldiak izan dira; horrez gain, Networking Business Brokerage espazioak ere antolatu dira, gonbidatuek eta erakusleek agendak trukatzeko, eta, hala, kontaktu berriak eta teknologia transferitzeko eta merkaturatzeko hitzarmenak bultzatzeko, baita lantalde espezializatuak eratzeko ere.

Halaber, “Bilbao Marine Energy Week” egitasmoa, itsas energia berriztagarrien Europa hegoaldeko hitzordu nagusia, azoka barruan kokatu da lehen aldiz; oraingo honetan, itsas energia berriztagarrien eremuan jarduten diren estatuko zein nazioarteko enpresei zuzendutako biltzar profesional gisa antolatu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.