Bordeleko Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2016ko ekainaren 7an aurkeztu zituzten “Ozeano Berrikuntza Plataforma” proiektua diseinatzeko aukera-azterlanaren emaitzak.
Lehenengo azterlan hau 2015eko azaroan bi unibertsitateen, Hego Lapurdiko Hirigunearen (ASPB), Bidasoa bizirik agentziaren eta EuroSIMAren (Surf industrien klusterra) artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da. ASPB da Hossegor-Zarautz eremuko ekintza kirolen eta uretakoen ekonomiaren arloko mugaz gaindiko “Ocean Experiences” estrategiaren buru, eta estrategia honen helburua sektore honetan mugaz gaindiko ekosistema bat eratzea da 4 ardatzen inguruan:
-Ocean Tech (Blue builder azeleratzailearen bidez lagundutako startup-a)
-Ocean Fab (fab lab bat izango da, besteak beste, Donibane Lohitzunen)
-Ocean Living Lab (mugaz gaindiko lehenengo living lab honek helburu du erregioen artean lankidetza estrategikoak ezartzea eta berrikuntza irekia arlo honetan garapenaren eragile bihurtzea erabiltzailea barne dela)
-Ocean Campus Innovation (ekimen egituratzailea “ozeano berrikuntza plataforma” da, prestakuntzaren eta ikerketaren arloan diharduena Bordeleko eta Euskal Herriko Unibertsitateek zuzenduta).
UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak adierazi zuen ezagutzak eta prestakuntzak ez dutela mugarik, eta UPV/EHU bi unibertsitateen estrategia bateratukoa den proiektu honetan lanean jarraitzearen aldekoa dela. Bordeleko Unibertsitateko errektore Manuel Tuñon de Larak, berriz, nabarmendu zuen unibertsitate horrek lurraldea dinamizatzeko erantzukizuna duela eta proiektu hau aukera ona dela nazioartean erreferente izan nahi duen ekosistema bat eratzeko.
Hemendik aurrera egingarritasun-faseari ekin behar zaio, eta azterlan honetan planteatutako lehenengo aukerak aztertu behar dira arreta, batez ere, lehendik dagoen eskaintzatik abiatuta master bat diseinatzean eta “Ocean Experiences” zigiludun udako ikastaroetan jarrita. Ekimen hauek sektoreko enpresekin batera landuko dira, prestakuntza eta ikerketa lotu eta aurre egin beharreko erronkei erantzuna emateko (materialak, kudeaketa, osasuna, eta abar).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *