2010. urtean Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitateak Nazioarteko Bikaintasun Campusaren zigilua lortu zuen Hezkuntza Ministerioaren eskutik, Euskampus izeneko proiektu bati esker; ekimenak, “Unibertsitate bat, herrialde bat, campus bat” leloarekin, unibertsitatearen bikaintasuna eta nazioartekotzea artikulatu eta herrialdeari lotzeko xedea du, hiru espezializazio eremu nagusiren bitartez:

  • Prozesu Berritzaileak eta Material Berriak
  • Ekosistema Iraunkorrak eta Ingurumen Teknologiak
  • Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea

Proiektuak aurrera egin ahala, Gizarte Berrikuntza ere gehitu zaie aipatutako guztiei.

Euskampus proiektuaren giltzarria arlo publiko eta pribatua elkartzean oinarritzen da, UPV/EHUk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) osatuta.Euskal administrazio publikoek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko entitate nagusiek hasiera-hasieratik egin dute bat proiektuarekin.

Proiektuaren oinarriak ezagutza, teknologia, berrikuntza eta nazioartekotzea dira, baina batez ere pertsonak daude oinarrian, berritzeko gaitasuna, sormena eta erantzukizun soziala direla medio.