Euskampus Fundazioak (UPV/EHUk sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) analista bat behar dute kolaborazioen dinamizazio lanak egiteko Euskampus Fundazioaren Ezagutza Poloen baitan.

Eginkizunak:

Hautatuko den pertsonaren eginkizunak izango dira, besteak beste:

  • Gizarte erronkak eta erronka globalak identifikatzea.
  • Euskampus agregazioaren gaitasun zientifiko-teknologikoak identifikatzea.
  • Gizarte erronkei eta erronka globalei ekiteko, Euskampus agregazioaren gaitasunak aktibatuko dituzten ekimenak sortzen eta zabaltzen laguntzea.
  • Gizarte beharrak eta gaitasun zientifiko-teknologikoak konektatuko dituzten ekimenak sortzen eta zabaltzen parte hartzea.
  • Kosorkuntza arloko diziplinarteko lankidetzako dinamiketan laguntzea.
  • Hedapen eta dibulgazio ekintzak diseinatzen eta antolatzen laguntzea.

Baldintzak:

  • Unibertsitate prestakuntza.
  • Komunikazio trebetasuna, hitzez eta idatziz.
  • Euskaraz jakitea.
  • Autonomia eta ekimenerako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

 Kontuan hartuko diren beste ezaugarri batzuk:

  • Graduondoko prestakuntza.
  • Beste esperientzia profesionalak, eskualde garapenaren arlokoak bereziki.
  • Esperientzia diziplina eta agente anitzeko inguruneetan.

Baldintza pertsonalak:

Pertsona dinamikoa eta malgua, ekimena eta erabakiak hartzeko gaitasuna izango dituena.

Irekitasuna, hurbilerraztasuna eta etengabeko konexioa.

Eskaintzen da:

Lanean berehala hastea, urtebeteko obra eta zerbitzu kontratuarekin.

Proiektu interesgarri eta bizi batean aritzea, atzerrian proiekzio handia duena eta lurraldeari konektatuta dagoena.

Soldata negoziagarria, hautagaiaren profilaren arabera.

 

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali behar dituzte posta elektronikoz (info@euskampus.eu), #euskampus9 erreferentziarekin, abenduaren 12a baino lehen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *