Nanozientzia eta Nanoteknologiaren europar ekitaldi nagusia Bilbora etorriko da berriz ere. Bigarren edizio hau, ImagineNano 2013, apirilaren 23tik 26ra egingo da Bilbao Exhibition Centre (BEC).

Phantoms FoundationCIC NanoGUNEDonostia International Physics Center (DIPC) eta Euskampus Fundazioak antolatuta, ekitaldiaren asmoa da Nanoteknologiaren mundu-komunitatea biltzea: sektoreko ikertzaileak, arduradun politikoak eta inbertitzaileak.

Oraingoan,  jorratuko diren eremu nagusiak izango dira grafenoa, energia, biomedikuntza, optika, fotonika, segurtasuna eta defentsa. Nazioarteko hizlari ospetsuen eskutik, bertaratzen direnek aukera paregabea izango dute Nanozientziaren eta Nanoteknologiaren eremuko azken joerak eta aurkikuntzak –mundu osokoak- bertatik bertara ezagutzeko.

Nazioarteko hitzaldiez gain, ekitaldiak erakusketa zabal bat ekarriko du, ikerkuntza eta garapen nanoteknologikoaren aurrerapen abangoardistenak azaltzeko. Halaber, one-to-one bilerak egiteko espazioak eskainiko zaizkie interesatuei, eta forum industrial bat ere bai.

Imaginenano 2013ren helburua da Nanozientziaren eremuan mundu osoan inplikatuta dauden eragileen arteko komunikazio eta topaketarako plataforma egonkorreko erreferente bilakatzea.

ImagineNano 2011ren arrakastaren ondoren -42 herrialdetatik etorritako 1.500 parte-hartzaile baino gehiago, eta 300 hitzaldi inguru-, edizio honetan konferentzia paralelo multzo bat gauzatuko da, ekitaldi nagusiaren ondoan, Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan (UPV/EHU), gai horretan aditua ez den publikoarentzat, Nanoteknologia eta Nanozientziaren mundua gizarteari hurbiltzeko xedez.  Apirilaren 23tik 25era, arratsaldeko 18:30tan. Etortzera animatu!

Imaginenano-2013

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.