2016ko abenduaren 12an eta 13an, elkarrekin babestutako tesiei eta euren ikuskatzaileei buruzko bosgarren tailerra egin zen Bordelen, Euskampus-Bordeleko Komunitatearentzat. Tailerrak ateak ireki zizkien, halaber, doktoretza egin duten ikertzaileei eta bestelako ikertzaile gazteei ere. Tailer hori, hain zuzen, gazte ikertzaileak zeharkako trebetasunetan gaitzeko diseinatutako bosgarrena izan zen, eta “Ikerlan baten argitalpena diseinatzea eta ekoiztea” izan zuen ardatz nagusi.

Ikerketa osatzen duten jarduera ugariak aintzat hartuta, ikerlan baten argitalpen on bat prestatzeko beharrezkoa da aldez aurretik diseinatzea, eta ez besterik gabe eseri eta idazten hastea.

Tailerraren lehenengo egunean, diseinua zertan den ulertzeko oinarrizko azalpenak eman ziren. Ondoren, diseinua ikasteko ariketa samur bat egin zuten parte hartzaileek, Soma Cube buruhausgarriaren bidez. Bigarren egunean, ikerlan baten argitalpenaren diseinua egiteko beharrezko prestakuntzak landu zituzten: nola egin zitekeen diseinua, lehenengo egunean ikasitako eta landutako ikuspegia baliatuz. Ondoren, ariketa praktiko txiki bat egin zuten, ikerlan baten argitalpenaren oinarrizko eskema diseinatzen ikasteko.

Tailer horiek aukera paregabeak eta gune ezin hobeak dira gazte ikertzaileen arteko eztabaida eta aurrez aurreko elkarrizketak sustatzeko, bai eta euroeskualdeko komunitate kartsu bat eraikitzeko ere. Eta horixe da, hain zuzen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusaren ekimen nagusietako bat. Euskadiko eta Bordeleko hamabost ikertzailek hartu zuten parte tailerrean. Tim Smithers Euskal Herrian kokatuta dagoen ikertzaile independentea izan zen tailerreko irakaslea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.