Euskal Herriko Unibertsitatearen Master eta Doktorego Eskola berria jakintza arlo guztien master eta doktorego mailako prestakuntzaz arduratzen da, eta hertsiki lotzen da gure inguruko I+G+i zentroekin, erakundeekin eta enpresekin.

Escuela de Máster y DoctoradoMaster eta Doktorego Eskolak 101 master eta 71 doktorego-programa eskaintzen ditu guztira; doktoregoetako 32 “bikaintasunerako aipamena duten doktorego” gisa aukeratu dira lehiaketa bidez Espainiako unibertsitate guztien artean. UPV/EHU izan da bikaintasunerako aipamen gehien jaso dituen unibertsitatea.
Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatea atzerrira begira dago: Erasmus Mundus programarekin master- eta doktorego-programetan parte hartzen du bazkide gisa, eta Master nahiz Doktoregoen Latinoamerikar Sarea eratu zuen 2008an; beste 13 unibertsitaterekin batera.

 

Egitekoa

 
Gure masterren eta doktoregoen bikaintasuna, ikusgarritasuna eta nazioartekotzea sustatzea da, eta, era berean, zeharkako prestakuntza-jarduerak antolatzea diziplina anitzeko testuinguruan, doktoregoan lortutako trebetasunak gizarteko benetako premietara egokitzeko.

  • 101 master eleaniztunak, 14 ingelesez, 14 unibertsitate artekoak, 8 nazioartekoak, 2 Erasmus Mundus71 doktorego-programa; horietako 32 programak Ministerioak emandako Bikaintasunerako Aipamena dute
  • 300 komeniotik gora sinatu dira I+G+B guneekin, erakundeekin eta enpresekin master eta doktorego programetarako
  • Master eta Doktoregoen Latinoamerikar Sarea (13 unibertsitate)
  • 2.500 ikasletatik gora masterretan eta 2.300 doktoregai inguru
  • 326 doktorego-tesi irakurri dira; 75 doktorego-tesik Europako aipamena lortu dute

Master eta Doktoretza master unibertsitarioen eskaintza osoa kontsulta itzazu

  • Latinoamerikako eskaintza espezifikoaren liburuxka: EDM-Latinoamerika
  • Eskaintza espezifikoaren liburuxka ingelesez: EDM-Ingelesez
  • Informazio gehiago Master eta Doktorego Eskolaren web orrian: http://www.mde.ehu.es/p311-home/eu/
  • Eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalaren web orrian:http://www.ikasketak.ehu.es/p266-home/es/