KICKIC deritzon ekimena europar batzordeak sustatu du, Berrikuntza eta Teknologiaren Europar Institutuaren bidez. KIC bat Europa eta nazioarte mailako erakundeen partzuergo bat da, koordinazio eta sormen maila gorenekoa eta bikaintasunerantz bideratuta. Hezkuntza, teknologia, ikerkuntza, enpresa eta ekimenaren arloetatik etorritako erakundeek egindako ahaleginak biltzen ditu partzuergoak, jakintza arlo espezifikoetako modelo, produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzeko.
KICek bikaintasun komunitateak sortzen ditu jakintzaren triangeluaren inguruan, Europar Batasunak aurrez aurre dituen gizarte erronka nagusienei aurre egiteko helburuaz; denbora muga 7 eta 15 urte bitartekoa izanik ere, epe labur eta ertainean helburu zehatz eta zehaztuak dituztelarik.
KIC bakoitzaren antolakuntza eskualde mailako “co-location centres” izeneko bikaintasun nodoen inguruan gauzatzen da, horietako bakoitza jakintzaren triangelua ordezkatzen duten kideek osaturik: enpresa, lehenengo mailako unibertsitateak, arlo espezifikoetako lidergoan ari diren ikerkuntza guneak eta erakunde gakoak. Nodo bakoitzaren eginkizuna da KICen estrategia garatzea, goi hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntzaren bikaintasuna xede eta helburu hartuta.
UPV/EHUren Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusak parte aktiboa hartzen du, eragile askorekin batera, Euskal Herriko KIC Ageing izeneko proposamena garatzeko hautagaitza prestatzen, egindako ahaleginak koordinatu eta Euskal Herria European Institute of Innovation and Technology institutuak bultzatutako ekimenetako baten kokatzeko.