stock-photo-12853133-jigsaw-puzzle-solution

Euskampusek Ezagutza Poloak proiektua aurkeztu zuen urtarrilaren amaieran, UPV/EHUn, DIPCn eta Tecnalian, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren baitan. Ikerketako, Gizarte Erantzukizuneko eta Unibertsitate Hedapeneko errektoreordeen parte-hartzea izan du. Ekitaldi horietan, 350 bat lagun elkartu ziren, eta parte-hartze aktiboa izan zuten galderen eta iruzkinen ataletan. Ekitaldi horiei eta haietan parte hartu duten kideei esker, Euskampusek lehenengo urratsak egin ditu Nazioarteko Bikaintasun Campusa proiektuaren buru den UPV/EHUren eskutik; bertatik bertara ezagutu ahal izan du haren komunitatea, eta Ezagutza Poloen Komunitatea proiektua abian jartzeko fasea zabaldu du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *