Bi aste hauen zehar, Fernando Plazaola eta Amaia Masedak, Ikerketaren arloko eta unibertsitate hedakuntzaren eta transferentziaren arloko errektoreak , Joseba Jauregizar, Tecnaliako presidentea, Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzzendaria eta Jordi Campàs, ikerketa kooperatiboaren arduraduna, Euskampuseko Jakintza guneal aurkeztu dituzte, Euskadiko hiru hiriburuetan, Leioako unibertsitateko kampusarekin batera.

Jakintza Guneak diziplinaz gaindiko eta instituzio-arteko lankidetzarako guneak dira, gizarte-erronka eta erronka global moduan definitzen direnak. Igor Campillok nabarmendu du 13 erakundetako  150 ikertzaileen parte hartzea, eta 10 ikerketa taldeen batura, proiektu eta jarduera berriak emateko.

“Jakintza guneak ez dira ez egitura berriak, ez banatzeak, ezta agregazioaren entitateen arteko superegiturarik ere. Jakintza guneak ur-azalatik zabaltzen diren eta uhinen antzekoak dira eta interferentzia patroiak sortzen dituzte” azaldu zuen Campillok, zeinek erronka sozialak eta globalak definitzearen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriz. Honek jakintza gunearen kolaborazioa zehaztuko du, tendentzia edota hausnarpen estrategikoetan oinarrituta, agregazioaren ingurunearen gaitasunak jakitera eman dezaten.

Bere aldetik, Jordi Campàs-ek Jakintza Guneek 3 gai erantzuna ematen diotela esan zuen: A: Euskampus agregazioa sortzen duten hiru entitateak, espezializazio eta bikaintasun proiktuaren alde egindako apostua eta erantzun azkarra ematearen eta Euskampus gizartea, modu azkar eta eraginkor batean, mugiaraztearen bizkortasuna.
11 Jakintza Gune daude, 4 gai espezifikoen inguruan sortu direnak:
•        Ekosistema iraunkorrak eta giro-teknologiak
•        Zahartze osasuntsua eta bizi kalitatea
•        Prozesu berritzaile eta material berriak
•        Kultura, artea eta ondarea

Jakintza Gune bakoitzaren inguru estrategikoan parte hartu eta lagundu duten guztien testigantzak kontuan izan dira:

Ana Ayerbe, Tecnaliakoa, Komunikazio globalaren gunetik

Andone Estonba UPV/EHUkoa, Osasun eta ozeano iraunkorren ustiapenaren gunetik

Arantza Diaz, UPV/EHUkoa, Komunikazio globalaren gunetik

Asun Rivero, Tecnaliakoa, Manufacturing-ko gunetik

Iñaki Antigüedad, UPV/EHU-tik, Lurraldea, Paisaia eta Ondarea Jakintza Gunetik

Javier Meana, UPV/EHU-tik, Neurozientzia Jakintza Gunetik

José Luis Villate, Tecnalia-tik, Osasuna eta itsasoen baliarazpen jasangarria Jakintza Gunetik

Joxe Ramon Bengoetxea, Tecnalia-tik, Osasuna eta itsasoen baliarazpen jasangarria Jakintza Gunetik

Luis Norberto López de Lacalle, UPV/EHU-tik, Manufacturing Jakintza Gunetik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.