EUSKAMPUS FUNDAZIOA

Sortu zen unetik bertatik, erakundeak Euskampusen elkartzearen oinarrian arlo publiko eta pribatuaren osagarritasuna dago, beharrezkoa baita zientzian, teknologian, berrikuntzan eta ekoizpen sarean aplikatzerakoan, baita gizartearen onerako ere.

Erakunde publiko eta pribatuen arteko ekimen hau fundazio forma juridikoarekin eratu da legalki, Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusa proiektuaren xedeak lortzeko horixe baita hobekien egokitzen den formula. Hala, Euskampus Fundazioaren xedea euskal I+G+b dinamizatzeko eta nazioartekotzeko elementu erabakigarri bihurtzea da; horrez gain, gizarte erantzukizuneko eta lurraldean integratzeko bokazio argia du.

Lortzeko, Euskampus Fundazioaren xedea Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea modernizatzeko eta nazioartekotzeko prozesua azkartu eta indartuko duten jarduerak diseinatzea, koordinatzea eta betearaztea da, kide guztien lankidetzarekin eta betiere Euskampus proiektua garatuz.

Bordeleko Unibertsitateko PRES egitasmoa da, bere IdEX bikaintasun ekimenarekin, Europako gure kide estrategikoa, eta nazioartekotze prozesua osatzen duten pieza giltzarrietako bat ere bada. Makina bat jardueretan parte hartzen du, Bikaintasuneko Mugaz Gaindiko eta Euroeskualdeko Campusa elkarrekin eraikitzeko asmoz.

Euskampus Fundazioak zenbait arlotan egiten du lan:

  • Jakintza Guneak, Euskampuseko espezializazio arloetan proposatutako erronka handien inguruko ahalmen elkarteak. Elkarteen artean jakintza transferitzea, irakaskuntza eta ikerkuntza.
  • Bikaintasuneko Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa, Bordeleko Unibertsitatearekin elkarlanean, bi unibertsitateek eta haien kideek partekatutako espazio akademikoa. Irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak mugitzea, elkartzea eta trukatzea bultzatzen du.
  • Bikaintasuneko beste ekimen batzuk, esaterako nazioarteko proiektuetan parte hartzea, Master eta Doktorego Eskola, ikasleekin jarduerak egitea, Unibertsitatea-Gizartea katedrak, zientzia dibulgazioa, etab.