Euskampus Fundazioakirabazi asmorik gabeko entitate bat da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioak sortutakoa− administrari bat kontratatu nahi du denbora partzialean (lau orduz/egunean) jarduteko, fundazioaren administrazio/kontabilitatea arloan eta fundazioaren ekitaldien kudeaketan laguntzeko.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsonak lagundu beharko du, besteak beste, ondoko eginkizunetan:

  • Administrazio eginkizunetan.
  • Fundazioaren kontabilitate/fakturazio eginkizunetan.
  • Hornitzaileekiko eta bezeroekiko kudeaketan.
  • Fundazioaren ekitaldien kudeaketan.

Bete beharreko baldintzak:

  • Administrazio eta Finantzen LH2ren goi mailako prestakuntza edo Administrazio eta Kudeaketaren LH1.
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasunak.
  • Euskara eta ingelesa jakitea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

Balioetsiko diren beste elementu batzuk:

  • Ingelesez eta frantsesez jakitea.
  • Autonomia eta ekimenak izateko gaitasuna.

Baldintza pertsonalak

Pertsona antolatua, dinamikoa, malgua, eta erabakitzeko gaitasuna izatea.

Irekia eta hurbilerraza izatea eta etengabe konexioan egotea.

Hau eskaintzen da:

Berehalaxe hastea lanean obra edo zerbitzuko kontratuaren bidez, lanaldi erdikoa (goizetan) eta urtebetekoa.

Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekiko konexioa izango duen proiektu kilikagarri batean parte hartzea.

Ordainsaria hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko da.

Interesatuek curriculum vitae eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte, abenduaren 28a baino lehen, #euskampus10 erreferentzia jarrita, helbide honetara: info@euskampus.eu.