Hurrengo Bordeaux-Euskampus Euroeskualdearen Symposiuma azaroaren 26an eta 27an egingo da, Donostia/San Sebastiánen, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko Euroeskualdeko Campusa Koordinatzeko Batzordearen urteroko bileran erabaki bezala. Maiatzaren 6an egin zuten, Gipuzkoako hiriburuan, Euskampus eta IdEx Bordeaux bikaintasun proiektuetako bazkide estrategikoekin batera.

Iñaki Goirizelaia eta Manuel Tuñon de Lara bi unibertsitateetako errektoreak aritu ziren batzordeburu; parte hartu zuten, halaber, unibertsitate bietako erakunde ordezkariek eta Euskampuseko eta IdEx Bordeauxeko kideek.

Hala, Euroeskualdearen lehenengo symposiuma egin zenetik (joan den azarotik) Euroeskualdeko Campusean izandako aurrerapenak aztertu zituzten: bereziki, graduondoko titulazio bikoitzak diseinatzeari, tesiak tutoretza partekatuaren bidez egiteko esparru egonkorra ezartzeari, Europako proiektuak proposatzeari eta elkartutako nazioarteko ikerketa laborategiak garatzeari dagozkionak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude