Kategorien artxiboak: Sin categoría @eu

Ikerketaren ebaluazioa eta ikertzaileei laguntzeko egitasmoak

Euskampus Fundazioak eta DIPC zentroak UPV/EHUren “Ikerketaren ebaluazioa eta ikertzaileei laguntzeko egitasmoak” udako ikastaroaren atariko egitaraua aurkeztu dute. Ikastaroaren helburuak hauexek dira: ikerketen ebaluazio kuantitatiboarekin loturiko esperientziak partekatzea; adierazle bibliometrikoak egoki erabiltzeari buruz hausnartzea; eta, azkenik, hainbat mailatako eta hainbat metodologiaren bidezko ebaluazioak egiten dituzten inguruko erakunde nagusiak identifikatzea. Ikastaroaren antolatzaileek Leidengo Manifestua hartu dute ikastarorako erreferentziazko agiritzat: http://www.leidenmanifesto.org/. Ikastaroa hiru bloketan banatuta […]

II. SINPOSIOAREKIN, “SENDOTU” EGIN DA UPV/EHUren ETA BORDELEKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKO ALIANTZA

Azaroaren 26an eta 27an Donostian eginiko Bordeaux-Euskampus II. Sinposioaren bidez, aurreko edizioan “hasitako zenbait kontu sendotu egin dira”, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendari Ricardo Díez Muiñoren hitzetan. Dioenez, sinposioa “oso baliagarri izan da alde bateko eta besteko ikertzaileek elkar ezagutzeko”. Iritzi berekoa da Tecnalia Ventureseko zuzendari nagusi Asier Rufino ere. Haren esanetan, sinposioa ikertzaileak […]

DIPCk orain arte lortutako supereroankortasun handienaren jatorria aurkitu du

Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko ikertzaileek, Frantziako, Ingalaterrako, Kanadako eta Txinako ikertzaileekin lankidetzan, orain arte lortutako supereroankortasun handienaren tenperatura kritikoaren jatorria aurkitu dute. Lana fisikan espezializatutako aldizkari prestigiotsuenetako batean argitaratu da (Physical Review Letters), eta azaltzen du supereroankortasun errekor hori (orain hilabete batzuk aurkitu zuten, presio altuetan jarritako hidrogeno sulfuroan) materiala osatzen duten nukleo […]

SYMPOSIUMA: “LANKIDETZARAKO GOGOTIK EKINTZARA IRAGAN GARA”

UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean akitaniar hiriburuan hil honetako 19 eta 20an egin den symposiumari esker, asmotik ekintzarako pausoa emateko balio izan du bi erakunde akademikoon arteko lankidetzaren arloan. Hala uste du Charo Sánchez, UPV/EHUko europar proiektuetarako zuzendariak. Elkarretaratzea ixteko ekitaldian adierazi duenez, Bordelerekin “nolabaiteko lankidetzarik” bazen, baina egun bi hauei esker zertxobait sendotu da […]

UPV/EHU-REN ETA BORDELEREN ARTEKO ITUNA, MUGAZ HARAINDIKO CAMPUSA OSATZEKO

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitateak ituna sinatuko dute azaroaren 19an, Akitania-Euskadi euro–eskualdean Nazioarteko Bikaintasun Campusa sortzeko helburuarekin. Nazioarteko Bikaintasun Campusaren Euskampus eta IdEX proiektuen buru dira bi erakunde akademikoak, eta euren helburua da, hain zuzen, ikerketaren eta goi mailako hezkuntzaren alorrean Europako eskualdeko politikaren egiturazko elementu gisa, mugaz haraindiko campusa sustatzea. Ituna, hain […]

“Itxas Inguruneko Energia Berriztagarrien Arloko Ikerketak” dibulgazio jaurdunaldiko materialak eskuragai

Ekainaren 4an ospatutako “Itxas Inguruneko Energia Berriztagarrien Arloko Ikerketak” dibulgazio jaurdunaldiaren arrakasta eta gero, hizlari ezberdinak erabilitako materiala zuekin banatu nahi dugu. Jordi Campás Velasco, Euskampus Fundazioa Saioaren eta Ozeanoen Osasuneko eta balorizazio jasangarriko jakintza gunearen aurkezpena   Iñaki Bóveda, EVE Itsas energien estrategia Euskadin   Jose Luis Villate, Tecnalia 10 urteko I+G, itsas energietan. […]

Euskampus eta IdEx Burdeos

Euskal herriko eta Akitaniako lotura, 1994tik egon da eraikitzen. Lankidetza transnazionalaren prozesuan (AEN Akitania Euskadi Nafarroa mugaz bestaldeko sarea barneratuta) elkarpen oso sakonak eraiki egin dira, eskualde bakoitzeko hezkuntza eta ikerketa aktoreen bitartez. En 2011, la certificación de Euskampus como Campus de Excelencia en España coincide con la mención del IdEx de Burdeos como la Iniciativa de […]

Zientzia norberaren ikuspuntutik

Ciencia en primera persona proiektuak lau ikertzaile ekarriko dizkigu, hain zuzen ere lehenengo begiratuan zientzian profesionalki ari diren pertsonentzako erreserbatuta dagoen hori guztia gizarteari helarazi nahi dioten lau ikertzaile, bakoitzak egiten dituen proiektuen ikuspegietatik; izan ere, horrek guztiak oso konplexua dirudien arren, funtsean denoi eragiten digu. Agustín Sánchez-lavega: “El conocimiento es tan transcendente o más […]

Akademia ikastaroa martxan jarri da

Hasi da Bankinter Berrikuntzarako Fundazioaren Akademia ikastaroaren aurkezpena, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin eta Euskampus proiektuaren parte bezala. Bizkaia Aretoaren Arriagan ospatu zen atzo Akademia ikastaro honen bigarren edizioa. Akademia proiektua unibertsitatean dauden gazteei zuzenduta dago eta bere zeregina hezkuntzan eragina izatea eta etorkizuneko liderren jarrera berritzailea sustatzea da. Proiektuaren asmoa parte-hartzaileak esnatzea eta motibatzea da, […]

Business Model Mintegia

Bi ordu eta erdiko bidaiaren ondoren iritsi ginen Bordelera ekainaren 16an, han baitzen doktoregaientzako ekintzailetza mintegia Bordeleko ECA unibertsitateak antolatuta. Ostatatu eta atseden hartu ondoren, astelehenean izan ziren lehenengo klaseak; klase teorikoak, gazte ekileen lekukotzak eta taldeko lana egon ziren, ikasitako guztia praktikatzeko eta Business Model delako bat egiteko. Ikasle guztiak frantziarrak ziren eta ikasketetako […]