Category Archives: Nazioarteko Hedakuntza

Enrique Zuazuak Honoris Causa Doktoretza jaso du Lorraineko Unibertsitatean

Urriaren 9an, Lorraineko Unibertsitateko ikasturte irekiera ekitaldian, Enrique Zuazuak, Ikerbasque-eko ikertzailea, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics- eko Zuzendari Zientifiko Sortzailea, DPEetako, Kontroleko eta Zenbakien Analisiko ikerketa lerroa eta UAM – Madrilgo Unibertsitate Autonomako Matematika Aplikatuan Katedradun, Lorraineko Unibertsitateko Honoris Causa Doktoretza jaso zuen. Pierre Mutzendhardt Unibertsitateko Presidentea buru izandako ekildaian, Gilles Pécout, Nancy-Metz-eko Akademiako Errektorearen presentzian, Metz-eko […]

UPV-EHUk EUSKAMPUS proiektua sendotu du bigarren urtez jarraian

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak izendatutako nazioarteko batzorde batek kalifikaziorik gorena eman dio, bigarren urtez jarraian, UPV/EHUk, DIPCek eta Tecnaliak osatutako elkarteak EUSKAMPUS nazioarteko bikaintasun campus proiektua garatzeko egindako aurrerapen lanari. Gauzak horrela, EUSKAMPUS proiektuak programaren azken txanpari helduko dio, 2011n abian jarritako ekimenak burutzeko helburuarekin. Jatorrian Nazioarteko Bikaintasun Campus gisa aintzatetsitako proiektuen erdiak baino […]

Herbehereetako Brainport Development agentziako kideekin bildu da Euskampus Fundazioa, esperientziak partekatzeko

Herbehereetako Brainport Development garapen ekonomikorako agentziak Euskampus Fundazioak antolatutako RIS3 “Estrategia de especialización inteligente: la universidad como pieza clave en la estrategia de desarrollo regional” ekimenean parte hartuko duela baliatuta, bi entitateetako kideek zenbait bilera egingo dituzte uztailaren 18 eta 19an, esperientziak partekatzeko. Brainport Development eskualde mailako estrategia ekonomikoa garatzeko agentzia bat da, eta helize […]

Ikerlariak erakartzeko jardunbide egokien bila Euskadin

Bordeleko Unibertsitateko (UBx) ordezkaritza batek bi eguneko bidaia egin du (urtarrilak 23 eta 24), Euskampus Fundazioko taldearen gidaritzapean, Euskadin talentua erakartzeko dauden ekimen nagusietako batzuk ezagutzeko. Ordezkaritza horretako kide izan dira Adeline Barre, “IdEx Bordeaux” Bikaintasun Campuseko Nazioarteko Xedearen arduraduna; Anne Leblond, IdEx Bordeaux-en eta martxan dauden programen jarraipenaren erantzulearen laguntzailea; Marianne Eloi, Bordeleko Unibertsitateko […]

UPV/EHU Shangaiko rankingean sartu da

Euskal unibertsitatea lehenengoz agertu da zerrenda horretan, ex aequo 301. eta 400. postuen artean, eta estatuko zazpi unibertsitate onenen artean finkatu da Euskal Herriko Unibertsitatea lehenengoz sartu da Shangaiko ranking ezagunean. Azterketa horrek urtero izendatzen ditu munduko 500 unibertsitate onenak. Sailkapena Shangaiko Jiao Tong Unibertsitateak egiten du urtero, eta ebaluazio-irizpide guztiz errespetatua eta enblematikoa da […]

Euskampus Nazioarteko Zubiak, Txinarantz eta Asiako hego-ekialderantz

Nazioartekotzea da Euskampusen funtsezko helburuetako bat Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruan, eta, fase berri honetan, Txinak eta Asiako hego-ekialdeak dute lehentasuna. Laster Euskampusek, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen bulegoaren laguntzari esker, bilera txanda bat hasiko du, besteak beste, Ganteko Unibertsitatearekin eta Lisboako Unibertsitatearekin. Bilera horietan nazioarteko bi zubi berri egiteko aukera eta zubi horiek Txinara eta Asiako […]

Uztailaren 20ko bilera

Euskampusek, “Nazioarteko Bikaintasun Campusa”, UPV/EHUk, DIPC Fundazioak eta Tecnalia Korporazioak zuzendutakoak, eta Bordeleko Idex-ek, Bordeleko Unibertsitatearen “Bikaintasun Ekimenak”, beste bilera bat egin dute, ordezkari gorenekin, 2012ko uztailaren 20an, ostiralez. Helburua hauxe izan da: Euroeskualdeko bikaintasunaren baterako proiektu hau babestea  eta talde operatiboaren lana finkatzea. Bilera honetan, 2012ko ekainera bitartean lortutako jarduera eta mugarri multzoa onartu da, […]

UPV/EHU AEBn, nazioartean sustatzea

UPV/EHUren Nazioartekotze Errektoreordetzak  Nafsak urtero antolatzen duen azokaren azken edizioan parte hartu du, “Study in Spain” atalaren barruko stand batekin. UPV/EHUk Houstonen presentzia izatea funtsezkoa da AEBko eta Kanadako CONAHEC, CREPUQ eta USAC unibertsitateekiko harremanak sendotzeko. Baita unibertsitateekin (Ipar Amerikakoekin, Brasilgoekin, Koreakoekin eta Australiakoekin, nagusiki) nazioarteko zubi berriak eraikitzeko ere. Era horretan, UPV/EHUk, hezkuntza eta ikerkuntza esparruko […]