Category Archives: Europako Campusa: Euskampus & Bordeleko Unibertsitatea

Ikerlan baten Argitalpenaren Diseinuari eta Ekoizpenari buruzko Ikerketako Tailerra

2016ko abenduaren 12an eta 13an, elkarrekin babestutako tesiei eta euren ikuskatzaileei buruzko bosgarren tailerra egin zen Bordelen, Euskampus-Bordeleko Komunitatearentzat. Tailerrak ateak ireki zizkien, halaber, doktoretza egin duten ikertzaileei eta bestelako ikertzaile gazteei ere. Tailer hori, hain zuzen, gazte ikertzaileak zeharkako trebetasunetan gaitzeko diseinatutako bosgarrena izan zen, eta “Ikerlan baten argitalpena diseinatzea eta ekoiztea” izan zuen ardatz nagusi.

Bordeaux-Euskampus II. Sinposioa, Donostian azaroaren 26 eta 27an

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, laster dator Bordeaux-Euskampus II. Sinposioa, Donostian egingo dena, azaroaren 26 eta 27an. Oraingo honetan, saio zientifiko eta administratiboez gain, erronkei aurre egiteko saioak eta P2P bilerak ere izango ditugu. Laster informazio gehiago hemen: http://ehubaq.eu/symposium2015/

Euroeskualdearen hurrengo symposiuma, Donostian, azaroaren 26an eta 27an

Hurrengo Bordeaux-Euskampus Euroeskualdearen Symposiuma azaroaren 26an eta 27an egingo da, Donostia/San Sebastiánen, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko Euroeskualdeko Campusa Koordinatzeko Batzordearen urteroko bileran erabaki bezala. Maiatzaren 6an egin zuten, Gipuzkoako hiriburuan, Euskampus eta IdEx Bordeaux bikaintasun proiektuetako bazkide estrategikoekin batera. Iñaki Goirizelaia eta Manuel Tuñon de Lara bi unibertsitateetako errektoreak aritu ziren batzordeburu; parte hartu zuten, […]

SYMPOSIUMA: “LANKIDETZARAKO GOGOTIK EKINTZARA IRAGAN GARA”

UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean akitaniar hiriburuan hil honetako 19 eta 20an egin den symposiumari esker, asmotik ekintzarako pausoa emateko balio izan du bi erakunde akademikoon arteko lankidetzaren arloan. Hala uste du Charo Sánchez, UPV/EHUko europar proiektuetarako zuzendariak. Elkarretaratzea ixteko ekitaldian adierazi duenez, Bordelerekin “nolabaiteko lankidetzarik” bazen, baina egun bi hauei esker zertxobait sendotu da […]

Mugaz Haraindiko Euro-eskualdeko Campusaren Gidaritza Batzordeak etorkizunerako ibilbide-orria zehaztu du

Joan zen astelehenean, ekainak 16, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko Mugaz Haraindiko Euro-eskualdeko Campusaren (EHUBAQ) Gidaritza Batzordeak bilera egin zuen Donostian. Mugaz Haraindiko Euro-eskualdeko Campusa bi unibertsitateek elkarrekin abiarazitako ekimena da, unibertsitate bakoitzaren bikaintasun-proiektutik jaioa (Euskampus eta IdEx). Ekimenaren xedea da espazio bateratu bat sortzea prestakuntzan, ikerketan eta ezagutzaren transferentzian elkarlanean aritzeko, eta espazio hori giltzarri […]

Bordeleko Unibertsitateko GRP Storyteller Doako APPa

Aurkezten dizuegu Bordele Unibertsitateko azken teknologi-baliabidea: GRP Storyteller, doako App berria, Entrepreneuriat Campus Aquitaineko IRGO Ikasketa ikerketa taldeak garatutako Business Modelean oinarrituta. Tresna berritzaile honek uzten dio ekintzaileari bere enpresa hitz gutxietan azaltzea eta konpetentziaren aurrean eskaintzen dituen abantailak kontatzea ere. Ikus ezazu bideo hau informazio gehiago eta egiaztatzeko baliabideak nahi izatekotan.   GRP Storyteller […]

Mapping Ignorance idazleen bila dabil

Mapping Ignorance Blog-a, UPV/EHU-ko Kultur Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak sustatua, ikerketa zientifikoaren gaurkotasuna biltzea du helburu, eta hainbat  ikerketzaile eta sektoreko profesionalek dira hemen idazten dutenek. Honela, zenbat eta azkarren hazteko asmoz, idazleak bilatzen ari dira haiek dakiten arloko gaiei buruz idatz dezaten. Gaia librea da, matematika, fisika edota historiari buruz idatz daiteke. Dagoen […]

Euskampus Jakintza guneak aurkezten ditu

Bi aste hauen zehar, Fernando Plazaola eta Amaia Masedak, Ikerketaren arloko eta unibertsitate hedakuntzaren eta transferentziaren arloko errektoreak , Joseba Jauregizar, Tecnaliako presidentea, Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzzendaria eta Jordi Campàs, ikerketa kooperatiboaren arduraduna, Euskampuseko Jakintza guneal aurkeztu dituzte, Euskadiko hiru hiriburuetan, Leioako unibertsitateko kampusarekin batera. Jakintza Guneak diziplinaz gaindiko eta instituzio-arteko lankidetzarako guneak dira, […]

Mugaz bestaldeko Doktorialen III.Edizioa

Pasaden astean ospatu egin zen Mugaz bestaldeko Doktorialen III.Edizioa Arantzazun (Gipuzkoa), UPV/EHU-k eta Pau Et des Pays de l’Adour (UPPA) unibertsitateak antolatuta eta haien doktoretza eskolan matrikulatu diren doktoretza ikasleei zuzenduta, eta UPV/EHU-ko Master eta Doktoretza eskolako ikasleekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Zaragozako Unibertsitateko eta Burdeosko Unibertsitateko ikasleak ere egon ziren. TAE-Tecnaliak diseinatutako programa honen […]