Datorren maiatzaren 13an, astelehenean, ikasturte akademikoan zehar UPV/EHUn landutako Akademia programaren lehen edizioaren amaiera-ekitaldia egingo da.

Ekitaldi horretan, beren proiektuak aurkeztuko dituzte “360˚ Berrikuntza Ikastaroa” ekimeneko ikasleek, balizko inbertsiogileen aurrean. Gainera, diplomak banatuko zaizkie, UPV/EHUren, Euskampusen eta Bankinter Berrikuntza Fundazioaren ordezkariak bertan direla. Jardunaldian, aukera izango da, halaber, etorkizuneko ekintzaileen eta inbertsiogileen arteko networking guneetan parte hartzeko.

Akademia programa Bankinter Berrikuntza Fundazioaren eta Euskampus Fundazioaren artean sinatutako hitzarmen baten emaitza da; akordio horren xedea da, hain zuzen ere, berrikuntza- eta ekintzailetza-kultura sustatzea UPV/EHUko ikasleen artean, baita tituludunen nazioarteko enplegagarritasuna hobetzea ere.

Aurten, berrikuntza intentsiboa izan da ekimenaren ardatza, eta helburu hauek landu dira: ikasleek berrikuntzarako trebetasunak garatzea, maila askotan; berrikuntza erakundeek lehiarako abantaila iraunkorrak lortzeko beharrezko jarrera dela ohartaraztea; eta ikasleei ekintzaile izateko kezka sortzea eta kezka hori bideratzen laguntzea.

Parte-hartzaileek honako profesional hauen laguntza izan dute:

Programaren saioetan, askotariko gaiak jorratu eta arloak landu dituzte ikasleek, hala nola, ekintzailetza; berrikuntza, sektore publiko eta pribatuan; metodologiak; motibazioa; saio praktikoak; ideiak bateratzeko saioak; talde-lana; eta proiektuak eta balio-proposamenak aurkezteko trebakuntza, betiere adituen aholkularitzarekin.

“360˚ Berrikuntza Ikastaroa” nazioarteko aditurik onenek sorturiko irakaskuntza-metodo berritzaile batean oinarritua da, eta aldi berean gauzatu da Espainiako unibertsitate nagusietan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *